Mirariarentzako tartea


(Colin Tipping-en Perdón Radicaletik. Un lugar para el milagro)

Eguna:……………Orria:……….Subjektua (X): zure onetik atera arazten zaituen gertakari edo pertsona hori:...….………………………………………………………………………………………….


1. Nire ezinegona sortzen duen egoera momento honetan honelakoa da:.................................


2a. (X) aurrez aurre. Zurekin haserre nago arrazoi hauengatik………………………………………   


2b.Egin zenuena (edo duzuna)-gatik honela sentitzen naiz (benetako emozioak)…………………


3. Maitasun osoz onartzen ditut nire sentipenak eta hauek epaitzea alde batera utzi dut (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.


4. Nire sentipenen jabea naiz. Inork ezin dit ezer sentitu arazi. Nire sentimenduak, egoera ikusten dudan eraren isla dira. Maitasun osoz onartzen ditut nire sentipenak eta hauek epaitzea alde batera utzi dut. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.


5. Nola edo zergatik jakin gabe ere, nire arimak egoera hau nik ikasi eta aurreratzeko sortu duela kontuan edukitzeko prest nago. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.


6. Bizitzan honelako edo antzeko aukerak bizitu ditudala konturatu naiz, nahiz ikasteko aukera bezala ez ikusi izan orduan.  Adibidez:......................................................................................


7. Honakoa kontuan edukitzeko prest nago: nire eginbeharra, edo arimarekin egindako kontratuan arrazoiren batengatik honelako esperientziak edukitzea hitzartua neukala. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.


8. Nire ezin egona, nirekiko eta (X)ekiko dudan maitasuna zanpatzen ari nintzenaren isla da, hau epaituaz, usteak eduki eta aldatu zedin desiratuaz, perfektua baino gutxiago zenaren ustetan.(X aldatu nahi izanaren seinaleak idatzi: epaiak, usteak, jokabideak).


9. Orain konturatzen naiz nire nahigabearen arrazoiaz: niregan onartu gabekoa, zanpatu izan dudana, ukatu izan dudana piztean nahigabetzen naiz. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest).  MARKATU.


10. (X)………….., nik niregan onartu eta maitatu behar dudana islatzen ari zait. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.
11. (X)…………., nire pertzepzio partzial bat islatzen ari da. Bera barkatuaz ni sendatu eta nire errealitate berria sortzen dut. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.


12. Orain ohartzen naiz (X)………..-ek egin duena ez dela ona edo txarra. Epai oro askatzen dut. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.

13. Kulpabilizatu edo arrazoia edukitzeko beharrari uko egiten diot eta egoera den horretan perfektua dela 
ikusteko prest nago. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest) MARKATU


14. Zer, zergatik edo nola ez dakidan arren, zuk eta nik bakoitzak aukeratutakoa jaso dugula konturatzen naiz. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.

15. Bedeinkatzen zaitut (X)…………….., nire sendabidean zure papera jokatzeko prest egon izanagatik eta ondratua sentitzen naiz, zure sendabidean nire papera betetzeko prest nagoelako. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.

16. Nire kontzientziatik sentipen guztiak askatzen ditut (2b irakurri).

17. (X)…………., nire pertzepzioen ispilu izatean zure borondate ona eskertzen dizut eta barkamen erradikala eta autoonarpena praktikatzeko aukera eskuratzeagatik bedeinkatzen zaitut. (prest-irekia-eszeptiko-ez prest). MARKATU.

18. Orain onartzen dut bizitzen ari nintzena (nire biktima istorioa) egoeraren pertzeptzio ez sendatuaren islada zehatza zela. Orain ulertzen dut egoeraren perfekzioa ikusi hutsaz errealitate hau aldatu dezakedala. (Baieztapen orokor bat egiten saiatu, egoerari dagokionean dena perfektua dela ikusiaz eta dakarren oparia ikusi zenezakeela onartuaz).

19. Nik, ……………., nire burua onartzen dut izaki maitagarri, eskuzabal eta sortzaile gisa. Iraganarekin lotutako eskasiaren emozio eta ideiekin bat egiteko beharrarekin bukatzen dut. Iraganeko nire energia askatu eta une honetan maitasunarekiko eta ugaritasunarekiko dauzkadan barrera guztiak deusezten ditut. Nire bizitzaren sortzaile naiz; berriro ni neu izateko ahalmena daukat, nire burua itsu itsuan maitatu eta laguntzeko ahalmena, nire handitasunean.

20. Nik, …………………..deitzen dudan goi mailako boterearen esku jartzen naiz eta egoera honek izpirituen legeekin eta Jaunaren laguntzarekin bere garapen perfektuan jarraituko duenaren konfiantza osoa daukat. Guztiaren zati gisa onartzen dut nire burua eta nire indarraren iturriarekin bat egiten dut. Nire benetako izatearen arabera sendatua izango naiz, MAITASUNA da eta X……………-eri MAITASUNA eskaintzen diot. Begiak itxi eta nire bizitzako MAITASUNA sentitzen dut, bizitutako eta espresatutako MAITASUNA.

21. Oharra zuretzako (X)…………… Orri hauek bete ondoren, nik, …………………., erabat barkatzen zaitut, (X)……………….., ezer txarrik ez zenuela egin eta dena zerutik prestatua dagoela jakinaz. Zaren bezalakoa onartu eta maitatzen zaitut. (honek ez du bidea ixten pertsona horri esan beharrak esan edo lege aldetik hartu beharreko neurriak hartzeko.).

22. Niretzako oharra:………………………………………………………………………………………