Dolua


Dolua
(Indarberritzea)
Begiak itxi eta arnasa hartu, arnasera erne egonaz. Erne egon arnasa nola sartu eta nola ateratzen den. Sentitu arnasak odola nola indartzen duen, globulo gorriek eta bestelakoek onura guztiak hartu ditzaten, indartu daitezen. (Denbora).
Arnasaren garrantziaz jabetu, hari esker bizi gaitezke. Aldi berean, arnasa botatzerakoan gorputzak behar ez duena botatzen dugu, anhidrido karbonikoa botatzen dugu, jada gure osasunarentzako ona ez dena. (Denbora).
Orain, kontzientzia honekin eta arnasketa lasaiago, mantsoago batekin, indarberritze ariketa lasaia egin, orduan eta indarberrituago, erlajatuagoak sentitzen garela ohartuaz.
Lasai, gustura, gozo gozo sentitu gorputza indarberritzen goazen neurrian. Birikak lasaitu ahala, arnasa hartzeko nahiko leku daukazula konturatu. Bihotzak bere taupada erritmo egokia izateko aukera duela,…
Pake sentimendu lasaia, bizkarra lasaituaz, bizkarrezurrari egunean zehar gertatutako tentsioak askatzeko aukera emanaz.
Bizkarrezurra urre koloreko odi ireki bat balitzen imajinatu, bertatik odol indarberritua, oxigenoz betea pasatzen da goitik behera, gure gorputzeko organu guztietara iristeko. Hauek indartu eta zaintzeko. Babestuagoak sentitzen gara.
Orain abdominalen zonaldea lasaitu, indarberritu, bertan dauden organoen arteko espazioa handiagoa dela ikusi, hauetara odola behar adina iritsi ahal izateko, Heste gorria, estamoa, heste mehea, heste lodia, behazuna, giltzurrinak, gibela, barea, pankreasa, maskuria eta genitalak indarberritu.
Ipurdiko masailak eta aldakak, izterrak, belaunak, zangosagarrak, txorkatilak, orpoa eta oina indarberitu.
Oinak lurrean ongi jarrita, lurraren zati direla sentituaz. Arnas sakona hartu eta bota.
(Inkontzientea)
Gorputz guztia erabat indarberritua aulki gainean, erabat entregatua. Orain gure alde sakonenean gaude, inkontzientean, dena gertatu daiteken eremuan, infinitoa den eremuan.
Gure inkontzienteari, gure sanazioa lortzeko egin eta desegin behar den guztia egin eta desegin dezala eskatuko diot. Egin eta desegin, ordenatu eta desordenatu dezala guretzako egokiena den eran eta berak hala deritzon neurrian.
Gauden puntu honetan, inkontzienteari eskatuko diogu, gaur agurtu nahi ditugun persona edo eta gauza horiek gure aurrean jarri ditzala.
(Behar den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago). Orain ikusi, sentitu edo entzun diren bezala.
(Behar den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago). Orain begiratu ongi haiengana lotuak mantentzen gaituen gauza fisikoren bat badagoen. Ongi begiratu. Soka bat, katea, argi izpia, edozer gauza.
(Behar den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago).. Baimena daukazu elkartzen zaituen hori moztu edo baztertzeko, zuretzako onena den neurrian eta eran, guraizeekin, baztertuta, nahi duzun bezala.
Orain kontzientzia oso horrekin, inor ez ezeri lotuta ez zaudela jakinik, `zure askatasunaren kontzientzia osoa izanik, klanak zuregan barneratu arazi zuen ustezko proiektoa jada ez da zurea, ez duzu behar. Ez duzu behar, zure bizitza proiektoa bestelakoa delako.
Ustezko proiekto hori, zurea ez den proiekto hori, nahi duzun lekuan gorde, kutxa batean adibidez eta proiekto hau zuregan txertatzen saiatu zirenei bueltatu, eskerrak emanaz. Haiei esker zu hemen zaude, klanaren kontzientzia askatzen, zure kontzientzia askatzen.
Eta orain, persona edo persona hauek zuretzako balio handikoak diren objetuetan bihurtu. Objetu hauek guk nahi ditugun eta nahi adinako tamainakoa den paperezko boltsa batean sartuko ditugu. Poltsa honi globo piloa jarriko dizkiogu, askatzerakoan igo, igo eta etengabe igo dadin. Askatu nahi duzuenean. (Denbora).
Orain, honakoa eskatzeko baimena daukazu: unibertsoak poltsa hori berari ongi deritzon eta hauek hobekien sentituko diren lekuan kokatu dezala. (Denbora).
Erabateko kontzientzia hartuta, libreak garela, inoren menpeko ez garela jakinda, unibertsoari errekurtso bat bidali diezazun eskatuko diot. Klanaren mina gertatu zen garai edo lekura eraman zaitzala. Zure mina gertatu zen garai edo lekura eraman zaitzala. (Denbora).
Nahi duzun bezela eraman, zilarrezko bandeja batean, kojin batean, zuretzako egokiena den eran eraman.
Eta orain, gorputzeko zelula guzti guztietan barneratu dezagun bizipen hau, azaldu dugun kontzientzia hartzea barneratu dezagun, minutu bateko denbora emango dizut, zure barruan ordenatu eta antolatu dezazun bizipen hau eta horretarako gehiago indarberritu burua, sorbaldak, bizkarra, bularra, estamoa, izterrak eta oinak. Hemendik minutu batetara berriro etortzeko aukera duzu, zure muskuluek behar duzunean erantzungo dute eta gaur egunera etorriko zara, gela honetara, herri honetara, X urteko Y hilabetearen Z egunera. (Minutua).


(Minutua pasa ondoren) Orain poliki poliki behatzak mugitu, hatzak mugitu, eskuak, besoak, bizkarra, hasieran motel, ondoren indar gehiagoz, gau zoragarri baten ondoren esnatuko bagina bezala. Lepoa eskubi esker mugitu, gure muskuluak gure zerbitzuan egon daitezen. Nahi duzunean eta bikain sentitzen zarenean, begiak ireki ditzakezu.
Zoriontsua izan!!