Dolua
(Indarberritzea)
Begiak
itxi eta arnasa hartu, arnasera erne egonaz. Erne egon arnasa nola
sartu eta nola ateratzen den. Sentitu arnasak odola nola indartzen
duen, globulo gorriek eta bestelakoek onura guztiak hartu ditzaten,
indartu daitezen. (Denbora).
Arnasaren
garrantziaz jabetu, hari esker bizi gaitezke. Aldi berean, arnasa
botatzerakoan gorputzak behar ez duena botatzen dugu, anhidrido
karbonikoa botatzen dugu, jada gure osasunarentzako ona ez dena.
(Denbora).
Orain,
kontzientzia honekin eta arnasketa lasaiago, mantsoago batekin,
indarberritze ariketa lasaia egin, orduan eta indarberrituago,
erlajatuagoak sentitzen garela ohartuaz.
Lasai,
gustura, gozo gozo sentitu gorputza indarberritzen goazen neurrian.
Birikak lasaitu ahala, arnasa hartzeko nahiko leku daukazula
konturatu. Bihotzak bere taupada erritmo egokia izateko aukera
duela,…
Pake
sentimendu lasaia, bizkarra lasaituaz, bizkarrezurrari egunean zehar
gertatutako tentsioak askatzeko aukera emanaz.
Bizkarrezurra
urre koloreko odi ireki bat balitzen imajinatu, bertatik odol
indarberritua, oxigenoz betea pasatzen da goitik behera, gure
gorputzeko organu guztietara iristeko. Hauek indartu eta zaintzeko.
Babestuagoak sentitzen gara.
Orain
abdominalen zonaldea lasaitu, indarberritu, bertan dauden organoen
arteko espazioa handiagoa dela ikusi, hauetara odola behar adina
iritsi ahal izateko, Heste gorria, estamoa, heste mehea, heste lodia,
behazuna, giltzurrinak, gibela, barea, pankreasa, maskuria eta
genitalak indarberritu.
Ipurdiko
masailak eta aldakak, izterrak, belaunak, zangosagarrak, txorkatilak,
orpoa eta oina indarberitu.
Oinak
lurrean ongi jarrita, lurraren zati direla sentituaz. Arnas sakona
hartu eta bota.
(Inkontzientea)
Gorputz
guztia erabat indarberritua aulki gainean, erabat entregatua. Orain
gure alde sakonenean gaude, inkontzientean, dena gertatu daiteken
eremuan, infinitoa den eremuan.
Gure
inkontzienteari, gure sanazioa lortzeko egin eta desegin behar den
guztia egin eta desegin dezala eskatuko diot. Egin eta desegin,
ordenatu eta desordenatu dezala guretzako egokiena den eran eta berak
hala deritzon neurrian.
Gauden
puntu honetan, inkontzienteari eskatuko diogu, gaur agurtu nahi
ditugun persona edo eta gauza horiek gure aurrean jarri ditzala.
(Behar
den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago). Orain ikusi, sentitu edo
entzun diren bezala.
(Behar
den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago). Orain begiratu ongi
haiengana lotuak mantentzen gaituen gauza fisikoren bat badagoen.
Ongi begiratu. Soka bat, katea, argi izpia, edozer gauza.
(Behar
den denbora utzi, minutu 1 edo gehiago).. Baimena daukazu elkartzen
zaituen hori moztu edo baztertzeko, zuretzako onena den neurrian eta
eran, guraizeekin, baztertuta, nahi duzun bezala.
Orain
kontzientzia oso horrekin, inor ez ezeri lotuta ez zaudela jakinik,
`zure askatasunaren kontzientzia osoa izanik, klanak zuregan
barneratu arazi zuen ustezko proiektoa jada ez da zurea, ez duzu
behar. Ez duzu behar, zure bizitza proiektoa bestelakoa delako.
Ustezko
proiekto hori, zurea ez den proiekto hori, nahi duzun lekuan gorde,
kutxa batean adibidez eta proiekto hau zuregan txertatzen saiatu
zirenei bueltatu, eskerrak emanaz. Haiei esker zu hemen zaude,
klanaren kontzientzia askatzen, zure kontzientzia askatzen.
Eta
orain, persona edo persona hauek zuretzako balio handikoak diren
objetuetan bihurtu. Objetu hauek guk nahi ditugun eta nahi adinako
tamainakoa den paperezko boltsa batean sartuko ditugu. Poltsa honi
globo piloa jarriko dizkiogu, askatzerakoan igo, igo eta etengabe igo
dadin. Askatu nahi duzuenean. (Denbora).
Orain,
honakoa eskatzeko baimena daukazu: unibertsoak poltsa hori berari
ongi deritzon eta hauek hobekien sentituko diren lekuan kokatu
dezala. (Denbora).
Erabateko
kontzientzia hartuta, libreak garela, inoren menpeko ez garela
jakinda, unibertsoari errekurtso bat bidali diezazun eskatuko diot.
Klanaren mina gertatu zen garai edo lekura eraman zaitzala. Zure mina
gertatu zen garai edo lekura eraman zaitzala. (Denbora).
Nahi
duzun bezela eraman, zilarrezko bandeja batean, kojin batean,
zuretzako egokiena den eran eraman.
Eta
orain, gorputzeko zelula guzti guztietan barneratu dezagun bizipen
hau, azaldu dugun kontzientzia hartzea barneratu dezagun, minutu
bateko denbora emango dizut, zure barruan ordenatu eta antolatu
dezazun bizipen hau eta horretarako gehiago indarberritu burua,
sorbaldak, bizkarra, bularra, estamoa, izterrak eta oinak. Hemendik
minutu batetara berriro etortzeko aukera duzu, zure muskuluek behar
duzunean erantzungo dute eta gaur egunera etorriko zara, gela
honetara, herri honetara, X urteko Y hilabetearen Z egunera.
(Minutua).
(Minutua
pasa ondoren) Orain poliki poliki behatzak mugitu, hatzak mugitu,
eskuak, besoak, bizkarra, hasieran motel, ondoren indar gehiagoz, gau
zoragarri baten ondoren esnatuko bagina bezala. Lepoa eskubi esker
mugitu, gure muskuluak gure zerbitzuan egon daitezen. Nahi duzunean
eta bikain sentitzen zarenean, begiak ireki ditzakezu.
Zoriontsua
izan!!