Jaiotza berria


Jaiotza berria:
(1go bizitza berrirako desio dituzun programak zehaztu).
(IZENA jartzen duenean, ariketaren onurak jaso nahi dituenaren izenaz ari gara)
  1. Indarberritu
  2. Aldatu nahi duzun sentimendua ekarri. Bikain sentitu zaren unea ekarri.
  3. Denboraren arrastoan errekurtsoa bidali, iraganetik etorkizunera, iraganetik orainera.
  4. Dolua egin. Aurreko askatu, dolu osoa eginaz.
    1. Indarberritu
    2. Min egin zizun IZENA ekarri. Zehaztu IZENA hau: ez maitatua, ez desiratua, baztertua, ausentea, …
    3. Esan beharrak esan, haren lekuan jarri.
    4. Proiekto zaharra askatu, zure proiektoa erreklamatu.
    5. Lotura sinbolikorik dagoen ikusi, hala badago askatu.
    6. Zoriontsua izateko behar duena eskaini, (kutxan errekurtsoa). Globoz bete eta askatu. Kontzientzia osoari eskaini, berak jakingo du hobekien egongo den lekuan jartzen.
  5. Jaiotza berria: (bizitza berrirako desio dituzun programak zehaztu).
    1. Programa (pertsona bakoitzak bere nahiak eta desioak jarriko ditu): IZENA berria zara. Bizi berria daukazu zai. Aukeratu bizitza berri honetan zu lagunduko zaituzten programak: (PROGRAMA) desiratua zara, maitatua zara, babestua zara, jainkoaren seme-alaba bezala onartua zara, zure duintasuna errespetatzen duzu, zure duintasuna defendatzen duzu, koketoa-koketa zara, apaintzen zara, liraina-oso liraina zara, ausarta zara, zure doblearekin harreman bikaina daukazu, bikain komunikatzen zarete, zure buruan sinisten duzu, e.a. (zehaztu).
    2. Obulua aukeratu. Espermatozoidearekin elkartzen dela sentitu. Bizitza berria hastera doa. Bizitza berri honetan lagunduko zaituen jakituri espirituala jasotzeko garaia da: argi zuri dizdiratsu honekin bete zaitez. Argi dizdiratsu honek zure jaiotze berriaren informazio guztia dakar: (PROGRAMA ERREPIKATU).
    3. Likido amniotikoan maitasun dantzan, argi dizdiratsuan murgildurik, informazio berria zure izate osoan txertatzen dela sentitu, barneratu,… IZENA berria sortzen ari da: IZEN ABIZENAK, ausarta, bere barrua entzuten dakiena eta kasu egiten diona. (PROGRAMA egokitu) Bere burua maite duena, desiratua sentitzen dena, bere burua babesten duena, bere duintasuna errespetatu eta defendatzen duena, ausarta dena, bere buruan sinesten duena, doblearekin harreman bikaina duena,…
    4. Bizitza berria bizitzen hasteko prest dagoen gorputza sortzen doan bitartean, argi dizdiratsuaren laguntzaz programa berri hauek denak txertatzen dira zure ADNan, zure muinetan, zure gorputz atal guztietan. Sentitu barru barruan daramazun informazio berri hau, bizitza berria ausardiaz bizitzen lagunduko dizun informazio berri hau. Informazio hau bihurtu zaitez, argi dizdiratsua bihurtu zaitez. (DENBORA).
    5. Jaiotzeko unea iritsi da. Ausardiaz beteta, bizi pozez eta maitasuna eskaini eta jasotzeko irrikaz beteta, jaso ezazu IZENA berriaren, zure zai gauden guzti guztien ongi etorria. IZENA, polittena, ongi etorria bizitza berri honetara!!!
    6. Argi dizdiratsu dizdiratsua zara, (PROGRAMA ERREPIKATU) desiratua zara, maitatua zara, babestua zara, jainkoaren seme-alaba bezala onartua zara, zure duintasuna errespetatzen duzu, zure duintasuna defendatzen duzu, koketoa-koketa zara, apaintzen zara, liraina-oso liraina zara, ausarta zara, zure doblearekin harreman bikaina daukazu, bikain komunikatzen zarete, zure buruan sinisten duzu, e.a. (zehaztu).